Egunerokoa

Hau izango da nire astekaria, non saio magistraletan egiten duguna argitaratuko dudan ostegunero.

Lehenengo saio teorikoa 2014ko urriaren 16a

Aurten "informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan" ikasgaia izango dugu lehenengo lauhilabetean zehar. Klase magistraletako irakaslea Alaitz Tresserras izango da. Saio praktikoetan, aldiz, klasea hiru taldetan banatuko da, eta talde bakoitzak irakasle bat izango du (nirea Idoia Legorburu izango da).

Hasteko, Alaitzek ikasgaiaren antolaketa zein izango den azaldu digu: klase teorikoek notaren %18a balioko dute; modulu lanak, hots, diziplinen arteko lanak (DAL) %16a eta klase praktikoek notaren %66a. Beraz, ikasgai honetan ez dugu mintegirik izango.

Klase teorikoetan 4 kideko taldeetan jarriko gara (zerrendaz) lan kooperatibo bat aurrera eramateko. Taldekide bakoitzak zeregin edo rol espezifiko bat izango du. Laguntza moduan, eGELAn "kilikatik" bloga izango dugu. Bertan, aurreko urteetan egindako lanak eskuragarri izango ditugu.

Saio magistral bakoitzean egindakoarik buruzko hausnarketa bat egitea eskatu digu Alaitzek. Beraz, klasean egindako lanetaz aparte, hausnarketak ere igo beharko ditugu gure blogetara.

Ikasgaiaren antolaketa azaldu ondoren, Alaitz Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan mintzatu da (hemendik aurrera, IKT deituko diegu). IKTak gizartearekin komunikatzeko oso erabilgarriak dira. Horien bidez, gure pentsamendua eta ideiak elkarbanatu ditzakegu mundu osoarekin. Hortaz, eskolan ere lagungarriak suertatzen dira. Adibidez, umeek sormena garatu dezakete blog bati esker.

Egia esan, orain arte ez nuen oso argi IKTak klasean txertatzea beharrezkoa zen ala ez. Izatez, ikaskuntza oztopatzen dutela pentsatu dut noizbait eta, gainera, umeek gehiegi erabiltzen dituztela jada eskolatik kanpo. Dena den, uste dut nire iritzia laster aldatuko dela eta IKTen erabilgarritasuna ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan ikusiko dudala.

Saioa amaitzean, hurrengo egunerako egin beharrekoak bidali dizkigu Alaitzek: lehenengo irakurgaiari buruzko bi galdera planteatzea, 5 hitz gako identifikatzea, sintesia idaztea eta hausnarketa bat egitea. Hau guztia blog honen "orri nagusian" aurkitu ahal izango duzue.

Bigarren saio teorikoa 2014ko urriaren 23a

Gaur greba eguna izan denez, 20 bat pertsona baino ez gara egon klasean. Ondorioz, Alaitzek ez du klaserik eman. Horren ordez, ikasgaiaren planari buruz hitz egin dugu. Denok adostu dugu lan egiteko modu onena taldeka dela, gero irakasle moduan beste irakasle batzuekin batera lan egin beharko dugulako ere.

Saio magistraletan egingo dugun lanean "ikaskuntza gurpilen" bidezko metodologia erabiliko dugu. Talde handiegia garen arren, Alaitzek uste du lan polita izan daitekeela. Lau kideeko taldeetan banaturik egongo garela, talde bakoitzari irakurgai bat egokituko zaio. Horren ingurun eztabaida txiki bat sortuko da, eta ondoren aurkezpen bat prestatu beharko dugu klase osoarentzat. Hala ere, dokumentatzaileen taldeak ere egongo dira, zeinen zeregina beste taldeon lana behatzea izango den.

Honen inguruan eztabaidatzen eman dugu klase osoa, eta lan ona egin dezakegula ondorioztatu dugu amaieran.

Hirugarren saio teorikoa 2014ko urriaren 30a

Gaurko saioan, IKTen inguruko bideo bat ikusi dugu: "Visiones disruptivas de la educaciĆ³n". Bideo honetan Maria Acasok (Arte Ederretako Unibertsitateko irakaslea) hitz egiten du. Bere aburuz, teknologia berriak ezinbestekoak dira, baina antza denez ez dira behar bezala erabiltzen hezkuntzan. Bideoan, bost kontzeptu hauek azpimarratzen ditu:
  • Boterea (irakaslearengan eta ikaslearengan)
  • Ikusezina
  • Denbora eta espazioa (zurrunetik erreflexibora)
  • Informazioa (koadro itxi batetik zabal batera)
  • Ezaguera (talde-lanen bitarteko lana)
Bideoa ikusi ondoren, ikaskuntza gurpilen lana egiten hasi gara taldean.

Modulo astea 2014ko azaroaren 6a


Laugarren saio teorikoa 2014ko azaroaren 13a

Aste honetako klasean, hainbat taldek haien lanen aurkezpenak egin dituzte. Gehien pentsarazi nauen esaldia hau izan da: "gure burmuina alde batera uzten ari gara, ordenagailuak gure beharrizan guztiak asetzen dituelako". Nire ustez, esaldi honek arrazoia du. Izan ere, sarritan galduta sentitzen gara tresna teknologikorik ez badugu guri laguntzeko (sakelako telefonoa, ordenagailua...). Teknologiarenganako menpekotasun handia garatzen ari gara, eta hori ez da batere ona. Tekologiaren abantailak aprobetxatu behar ditugun arren, kritikotasunez eta neurriz erabili behar ditugu.

Aurkezpenak amaitu ondoren, klasekide batek komentatu du klase osoaren aurrean ahozko aurkezpenak egiten ditugunean urduri jartzen garela, eta askotan horrek lanaren kalitatea arriskuan jartzen duela. Hala ere, Alaitzek esan du berak egiten dugun esfortzua kontuan hartzen duela.

Bosgarren saio teorikoa 2014ko azaroaren 20a

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu. Talde askok egin dute haien aurkezpena gaur, gehiegik agian (azkenean jendeak arreta galdu du). Interesgarrien iruditu zaidana izan da Internetek umeentzat dituen arriskuak eta zelan sahiestu ditzakegun. Egia esan, oso garrantzitsua da ikasleak teknologien erabileran hezitzea eta arriskuetaz ondo informatzea.

Seigarren saio teorikoa 2014ko azaroaren 27a

Gaur aurkezpenen azkenengo eguna izan da. Beraz, nire taldeak ere gurea egin dugu. Aurkezpena egiteko, Powtoon izeneko tresna erabili dugu. Saio praktikoetako irakasleak erakutsi zigun tresna hau eta, egia esan, oso aurkezpen dinamikoak eta erakargarriak sortu daitezke. Antza denez, guztioi gustatu zaigu, gaur aurkezpena egin duten talde guztiek Powtoon erabili baitute (azkeneko taldea izan ezik, haiek Emaze erabili dutelako).

Gure aurkezpena ona izan dela iruditu zait. Beraz, lan honen azkeneko emaitza positiboa izan dela esango nuke, nahiz eta lana apur bat astuna iruditu zaidan eta batzutan komunikazio falta somatu dudan taldean.

Modulo astea 2014ko abenduaren 4a

 

Zazpigarren saio teorikoa 2014ko abenduaren 11a

Gaur dokumentatzaileek haien lanak aurkeztu dituzte, baina ezin izan naiz klasera joan. Dena den, interesa erakutsi dut eta klasera joan den ikaskide bati eskatu diot azaldutakoa kontatzeko.

Antza denez, Loiolaren taldeak oso aurkezpen ona egin du. Izan ere, haien blogaren esteka erakutsi dute, eta horren entzuleak gonbidatzen ditu. Bloga irakutsi dute ondoren, eta haien lana oso ondo eginda eta egituratuta omen zegoen (argazkiekin, bideoekin eta abar).

Alazne Bajoren taldeak (hau da, gure taldearen dokumentatzaileak) ez ditu aurkezpenetan erabilitako metodologiak ebaluatu, baizik eta entzuleen erreakzioei buruzko hausnarketak egin dituzte.

Ane Alegriaren taldeak azpimarratu du zailtasun ugari izan dituztela lana aurrera eramateko eta oso galduta sentitu direla. Egin beharrekoa ez zutenez ondo ulertu, ez dituzte metodologia desberdinak aztertu, eta horren ordez hausnarketa asko egin dituzte: ikaskuntza gurpilen lanaren hausnarketa orokorrean, talde bakoitzaren lanaren hausnarketak eta abar. Hala ere, azkenean emaitza ona lortu ei dute, nahiz eta helburua bete ez duten.

Zortzigarren saio teorikoa 2014ko abenduaren 18a

Gaur dokumentatzaileen azken taldeak bere aurkezpena egin du. Egia esan, nahiko interesgarria iruditu zait.

Irakasgaiari amaiera emateko, irakasleak aurkezpen bat egin du eta bertan hainbat bideo erakutsi dizkigu.

Gainera, klase honetan ikaskuntza gurpilen inguruko lanaren ebaluazioak entregatu ditugu: norberaren ebaluazioa, taldekideen koebaluazioa eta beste taldeen ebaluazioak. Horretaz aparte, irakasgaiaren ebaluazioa egin dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat