Erabiltzeko tresnak

Orrialde honetan erabilgarriak suertatu ahal zaizkizuen tresnak eta baliabide digitalak aurkitu ahal izango dituzue.

Aurkezpenak egiteko tresnak


Guztiok ezagutzen dugu PowerPoint, baina aurkezpenak egiteko beste aukera batzuk ezagutzea komenigarria da. Hona hemen nik erabili ditudan tresna batzuk:

Prezi

Programa honekin aurkezpen erakargarriak sortu daitezke modu oso errezean. Diapositibetan zoom-a erabiltzeko aukerari esker, 3D efektua lortu ahal daiteke presentazioan. Gainera, erabiltzaile batek baino gehiagok editatu dezakete momentu berean on-line.



Powtoon

Tresna honen bitartez, aurkezpen animatuak egin daitezke. Azken emaitza bideo baten modukoa da, eta oso azalpen dinamikoak, entretenigarriak eta erakargarriak egin daitezke. Erabiltzeko erraza da, eta ez da programa ordenagailuan instalatu behar.

Lizentziak


Blog honen beheko partean ikusi dezakezuenez, Creative Commons erabili dut. Baina, zergatik erabili dut lizentzia mota hau Copyright erabili beharrean? Bada, nik ez nuen muga edo oztopo handirik jarri nahi beste pertsonaren batek (zuek, adibidez) nire lana erabiltzeko. Izan ere, blog hau zuentzat erabilgarria izatea espero dut. Creative Commonsek lizentzia pertsonalizatua hautatzea ahalbidetzen dit. Beraz, interesatzen zaizkidan mugak soilik ezarri ditut.

Hemen duzue Creative Commons -en web orrialdera eramango zaituzten esteka. Bertan informazio gehiago eta zehatzagoa aurkituko duzue eta, nahi izanez gero, zuen lizentzia propioa egin ahal duzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina