Lehenengo saio teorikoa 2014ko urriaren 16a
Aurten "informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan" ikasgaia izango dugu lehenengo lauhilabetean zehar. Klase magistraletako irakaslea Alaitz Tresserras izango da. Saio praktikoetan, aldiz, klasea hiru taldetan banatuko da, eta talde bakoitzak irakasle bat izango du (nirea Idoia Legorburu izango da).
Hasteko, Alaitzek ikasgaiaren antolaketa zein izango den azaldu digu: klase teorikoek notaren %18a balioko dute; modulu lanak, hots, diziplinen arteko lanak (DAL) %16a eta klase praktikoek notaren %66a. Beraz, ikasgai honetan ez dugu mintegirik izango.
Klase teorikoetan 4 kideko taldeetan jarriko gara (zerrendaz) lan kooperatibo bat aurrera eramateko. Taldekide bakoitzak zeregin edo rol espezifiko bat izango du. Laguntza moduan, eGELAn "kilikatik" bloga izango dugu. Bertan, aurreko urteetan egindako lanak eskuragarri izango ditugu.
Saio magistral bakoitzean egindakoarik buruzko hausnarketa bat egitea eskatu digu Alaitzek. Beraz, klasean egindako lanetaz aparte, hausnarketak ere igo beharko ditugu gure blogetara.
Ikasgaiaren antolaketa azaldu ondoren, Alaitz Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan mintzatu da (hemendik aurrera, IKT deituko diegu). IKTak gizartearekin komunikatzeko oso erabilgarriak dira. Horien bidez, gure pentsamendua eta ideiak elkarbanatu ditzakegu mundu osoarekin. Hortaz, eskolan ere lagungarriak suertatzen dira. Adibidez, umeek sormena garatu dezakete blog bati esker.
Egia esan, orain arte ez nuen oso argi IKTak klasean txertatzea beharrezkoa zen ala ez. Izatez, ikaskuntza oztopatzen dutela pentsatu dut noizbait eta, gainera, umeek gehiegi erabiltzen dituztela jada eskolatik kanpo. Dena den, uste dut nire iritzia laster aldatuko dela eta IKTen erabilgarritasuna ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan ikusiko dudala.
Saioa amaitzean, hurrengo egunerako egin beharrekoak bidali dizkigu Alaitzek: lehenengo irakurgaiari buruzko bi galdera planteatzea, 5 hitz gako identifikatzea, sintesia idaztea eta hausnarketa bat egitea. Hau guztia blog honen "orri nagusian" aurkitu ahal izango duzue.
Bigarren saio teorikoa 2014ko urriaren 23a
Gaur greba eguna izan denez, 20 bat pertsona baino ez gara egon klasean. Ondorioz, Alaitzek ez du klaserik eman. Horren ordez, ikasgaiaren planari buruz hitz egin dugu. Denok adostu dugu lan egiteko modu onena taldeka dela, gero irakasle moduan beste irakasle batzuekin batera lan egin beharko dugulako ere.
Saio
magistraletan egingo dugun lanean "ikaskuntza gurpilen" bidezko
metodologia erabiliko dugu. Talde handiegia garen arren, Alaitzek uste
du lan polita izan daitekeela. Lau kideeko taldeetan banaturik egongo
garela, talde bakoitzari irakurgai bat egokituko zaio. Horren ingurun
eztabaida txiki bat sortuko da, eta ondoren aurkezpen bat prestatu
beharko dugu klase osoarentzat. Hala ere, dokumentatzaileen taldeak ere
egongo dira, zeinen zeregina beste taldeon lana behatzea izango den.
Honen inguruan eztabaidatzen eman dugu klase osoa, eta lan ona egin dezakegula ondorioztatu dugu amaieran.
Hirugarren saio teorikoa 2014ko urriaren 30a
Gaurko
saioan, IKTen inguruko bideo bat ikusi dugu: "Visiones disruptivas de
la educación". Bideo honetan Maria Acasok (Arte Ederretako
Unibertsitateko irakaslea) hitz egiten du. Bere aburuz, teknologia
berriak ezinbestekoak dira, baina antza denez ez dira behar bezala
erabiltzen hezkuntzan. Bideoan, bost kontzeptu hauek azpimarratzen ditu:
- Boterea (irakaslearengan eta ikaslearengan)
- Ikusezina
- Denbora eta espazioa (zurrunetik erreflexibora)
- Informazioa (koadro itxi batetik zabal batera)
- Ezaguera (talde-lanen bitarteko lana)
Bideoa ikusi ondoren, ikaskuntza gurpilen lana egiten hasi gara taldean.
Modulo astea 2014ko azaroaren 6a
Laugarren saio teorikoa 2014ko azaroaren 13a
Aste
honetako klasean, hainbat taldek haien lanen aurkezpenak egin dituzte.
Gehien pentsarazi nauen esaldia hau izan da: "gure burmuina alde batera
uzten ari gara, ordenagailuak gure beharrizan guztiak asetzen
dituelako". Nire ustez, esaldi honek arrazoia du. Izan ere, sarritan
galduta sentitzen gara tresna teknologikorik ez badugu guri laguntzeko
(sakelako telefonoa, ordenagailua...). Teknologiarenganako menpekotasun
handia garatzen ari gara, eta hori ez da batere ona. Tekologiaren
abantailak aprobetxatu behar ditugun arren, kritikotasunez eta neurriz
erabili behar ditugu.
Aurkezpenak
amaitu ondoren, klasekide batek komentatu du klase osoaren aurrean
ahozko aurkezpenak egiten ditugunean urduri jartzen garela, eta askotan
horrek lanaren kalitatea arriskuan jartzen duela. Hala ere, Alaitzek
esan du berak egiten dugun esfortzua kontuan hartzen duela.
Bosgarren saio teorikoa 2014ko azaroaren 20a
Gaur
aurkezpenekin jarraitu dugu. Talde askok egin dute haien aurkezpena
gaur, gehiegik agian (azkenean jendeak arreta galdu du). Interesgarrien
iruditu zaidana izan da Internetek umeentzat dituen arriskuak eta zelan
sahiestu ditzakegun. Egia esan, oso garrantzitsua da ikasleak
teknologien erabileran hezitzea eta arriskuetaz ondo informatzea.
Irakasgaiari amaiera emateko, irakasleak aurkezpen bat egin du eta bertan hainbat bideo erakutsi dizkigu.
Gainera, klase honetan ikaskuntza gurpilen inguruko lanaren ebaluazioak entregatu ditugu: norberaren ebaluazioa, taldekideen koebaluazioa eta beste taldeen ebaluazioak. Horretaz aparte, irakasgaiaren ebaluazioa egin dugu.
Seigarren saio teorikoa 2014ko azaroaren 27a
Gaur
aurkezpenen azkenengo eguna izan da. Beraz, nire taldeak ere gurea egin
dugu. Aurkezpena egiteko, Powtoon izeneko tresna erabili dugu. Saio
praktikoetako irakasleak erakutsi zigun tresna hau eta, egia esan, oso
aurkezpen dinamikoak eta erakargarriak sortu daitezke. Antza denez,
guztioi gustatu zaigu, gaur aurkezpena egin duten talde guztiek Powtoon
erabili baitute (azkeneko taldea izan ezik, haiek Emaze erabili
dutelako).
Gure
aurkezpena ona izan dela iruditu zait. Beraz, lan honen azkeneko
emaitza positiboa izan dela esango nuke, nahiz eta lana apur bat astuna
iruditu zaidan eta batzutan komunikazio falta somatu dudan taldean.
Antza denez, Loiolaren taldeak oso aurkezpen ona egin du. Izan ere, haien blogaren esteka erakutsi dute, eta horren entzuleak gonbidatzen ditu. Bloga irakutsi dute ondoren, eta haien lana oso ondo eginda eta egituratuta omen zegoen (argazkiekin, bideoekin eta abar).
Alazne Bajoren taldeak (hau da, gure taldearen dokumentatzaileak) ez ditu aurkezpenetan erabilitako metodologiak ebaluatu, baizik eta entzuleen erreakzioei buruzko hausnarketak egin dituzte.
Ane Alegriaren taldeak azpimarratu du zailtasun ugari izan dituztela lana aurrera eramateko eta oso galduta sentitu direla. Egin beharrekoa ez zutenez ondo ulertu, ez dituzte metodologia desberdinak aztertu, eta horren ordez hausnarketa asko egin dituzte: ikaskuntza gurpilen lanaren hausnarketa orokorrean, talde bakoitzaren lanaren hausnarketak eta abar. Hala ere, azkenean emaitza ona lortu ei dute, nahiz eta helburua bete ez duten.
Modulo astea 2014ko abenduaren 4a
Zazpigarren saio teorikoa 2014ko abenduaren 11a
Gaur dokumentatzaileek haien lanak aurkeztu dituzte, baina ezin izan naiz klasera joan. Dena den, interesa erakutsi dut eta klasera joan den ikaskide bati eskatu diot azaldutakoa kontatzeko.Antza denez, Loiolaren taldeak oso aurkezpen ona egin du. Izan ere, haien blogaren esteka erakutsi dute, eta horren entzuleak gonbidatzen ditu. Bloga irakutsi dute ondoren, eta haien lana oso ondo eginda eta egituratuta omen zegoen (argazkiekin, bideoekin eta abar).
Alazne Bajoren taldeak (hau da, gure taldearen dokumentatzaileak) ez ditu aurkezpenetan erabilitako metodologiak ebaluatu, baizik eta entzuleen erreakzioei buruzko hausnarketak egin dituzte.
Ane Alegriaren taldeak azpimarratu du zailtasun ugari izan dituztela lana aurrera eramateko eta oso galduta sentitu direla. Egin beharrekoa ez zutenez ondo ulertu, ez dituzte metodologia desberdinak aztertu, eta horren ordez hausnarketa asko egin dituzte: ikaskuntza gurpilen lanaren hausnarketa orokorrean, talde bakoitzaren lanaren hausnarketak eta abar. Hala ere, azkenean emaitza ona lortu ei dute, nahiz eta helburua bete ez duten.
Zortzigarren saio teorikoa 2014ko abenduaren 18a
Gaur dokumentatzaileen azken taldeak bere aurkezpena egin du. Egia esan, nahiko interesgarria iruditu zait.Irakasgaiari amaiera emateko, irakasleak aurkezpen bat egin du eta bertan hainbat bideo erakutsi dizkigu.
Gainera, klase honetan ikaskuntza gurpilen inguruko lanaren ebaluazioak entregatu ditugu: norberaren ebaluazioa, taldekideen koebaluazioa eta beste taldeen ebaluazioak. Horretaz aparte, irakasgaiaren ebaluazioa egin dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina