Nire txokoa



Txoko honetan interesgarriak iruditzen zaizkidan bideoak, artikuluak, lanak eta abar utziko dizkizuet eskuragarri. Zuen gustokoa izatea espero dut!


Harrapatu ahal bada, ez inola etsi!


Hona hemen Nick Vuijicic motibatzaile estatubatuarraren istorioa irudikatzen duen kortometrajea:



Aldaketa gure esku dago


Baloreen transmizioaren gaiarekin jarraituz, gaur egungo gizarteak (batez ere mendebaldeko zibilizazioak) bultzatzen dituen ideien aurka egiten duen Colbie Caillat-en abesti bat utziko dizuet:




Hau da umeei oinordetu nahi diegun gizartea? Honen inguruan hausnartzera gonbidatzen zaituztet.


#LikeAGirl


Egia da orain dela urte batzuk generoen trataeran somatzen zen amildegi erraldoia murrizteko ahalegin handiak egin direla azken boladan. Dena den, generoen arteko berdintasuna lortzeko lan egiten jarraitu behar dugu, bideo honek erakusten digun moduan, oraindik bide luzea egin behar baitugu.



Bideoan ikusten den moduan, gizarteak transmititzen dituen mezuek umeen autoestimuan eragin dezakete. Badirudi sarritan ahazten dugula zein garrantzitsua den autoestimua. Klasean berebiziko garrantzia eman beharko litzaioke honi, umearen garapenean izugarrizko eragina duen izaeraren elementua baita. Beraz, autoezagutza eta autoestimua lantzeko ahalik eta jarduera gehien egin behar dira.

Baloreen transmizioa eskolan


Hezkuntzaren helburu nagusia ikasleak gizarteratzea izanik, ezinbestekoa da eskolan baloreak transmititzea. Hori ikasgai guztietan egin beharko litzateke, baina, egia esan, tutoretza orduetan egiten da batez ere.

Beste eguneko saio praktikoan, nire taldekide batek Pixar-en bideo hau aurkitu zuen interneten, zeina berdintasuna sustatzen duen:



Umearen eguna


Gaur, azaroak 20, umearen eguna da. Sarritan pentsatzen dugu helduok izan behar garela umeen eredua, baina, bideo honek erakusten duen moduan, agian guk ere gauza asko ikasi beharko genituzke haiengandik.



Hezkuntza, IKTak eta bitartekoak


Hemen daukazue "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" testua (zeinen sintesia argitaratu nuen blogean) laburtzen duen bideo bat:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina